XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zizurkilko baserritarrak oso ontzat zeukaten tratu ori, eta zintzo asko ordaintzen zioten.

Neronek ongi gogoan det, baserrietan garia jo ondoren, ogei bat kiloko zakuetan gurdiz nola ekartzen zuten Pantxikaenera ordain ori baserritarrak.

Ondoren, Pello Errotarekin zuen beste tratua, gari ori bere errotan egotzeko.

Beraz, bertako baserrietako garia Pelloren errotan egorik egiten zuen Baltasar Mendizabalek benetako ogi gozoa.

Baziran Donostitik udaran egun batzuek igarotzera Zizurkilla etortzen ziranak, onela esaten zutenak:

- Ez degu, ez Donostian eta ez beste iñun, Pantxikaenean egiten dan baño opil gozoagarik jaten.

Zizurkil kamiorik gabeko erria zan oraindik, eta bide trakets aietan ibili bear izaten zuen Pello Errotak ere.

Gure gurasoak sarritan esan oi zuten, bide zar aietan Pellok astoari esaten ziona egin bearra genduela bizi giñan arte:

- Arre, il arte!

Ongi dakigunez, orduko baserritar askotxok etzekiten numero edo zenbakirik egiten; eta, erreal edo pezeta bakoitzeko kastua egiten zutenean, makilla xuxen batean laban batekin koxka bat egiten omen zioten.

Orrela jakiten omen zuten zenbat diruren kastua egiten zuten.

Baltasar au nere amonaren lengusua zan, eta nere amonak ere bazuen Baltasar izeneko anaia.

Adin berekoak ziran biak.

Euskal Erriak fueroak galdu zituztenean, soldadutzara joan bear izaten zuten orduko mutil gazteak; eta ortik libratu nai zuenak, cuota izeneko dirutza bota bear zuen.